Erreka Plastics negozioan, muntaketa makinetako teknikari baten bila gabiltza.
Bete beharreko funtzioak honako hauek dira:
- Produkzioaren plangintza egokia antolatu eta plantako gainerako taldeekin koordinatzen du.
- Produktuak fabrikatzeko prozesuak gauzatzen ditu, horiek gauzatzeko zehaztutako prozedurak betez eta ezarritako produkzio-adierazleak betetzen direla bermatuz (eskuragarritasuna, produktibitatea, kalitatea eta OEE).
- Prozesu berri oro abiarazten du, ezarritako prozedurak errespetatuz eta dagokion dokumentazioa betez.
- Erreferentzia berrietara egindako aldaketetan, tresneria aldatzen du, mantentze lanetako teknikarien eta plantako laguntzaileen laguntzarekin, eta ekoizpena behar bezala abiarazten dela bermatuko da, dagozkion patroien bidez.
- Ekoizpen bat amaitzean edo makina bat gelditzean, lan estazio eta elikadura bonbo guztiak behar bezala husten direla bermatzen du, ...